ZUZENDARIA: Amaia Merino eta Miguel Angel LLamas

EKOIZLEA: Izaskun Arandia, Miguel Angel LLamas

ELKARRIZKETA: ion Arretxe, Idoia Aierbe, Garbiñe Garate, Mikel Zabalzaren anai-arrebak eta ilobak.

HERRIALDEA: Espainia

HIZKUNTZA: Euskera, Gaztelania.

URTEA: 2021

GENEROA: Dokumentala

IRAUPENA: 80 m.

ESTREINALDIA: 2021-ko Otsailak 26an.

NON DAGO MIKEL?

1985eko azaroa. Guardia Zibilak, terrorismoaren kontrako operazio baten barrenean, Mikel Zabalza atxilotu du, autobuseko gidari gazte bat, beste pertsona batzuekin batera. Gainerako gazteak askatu dituztenean, tortura basatiak jasan izana salatu dute. Baina Mikel falta da.

Agintariek ihes egin duela esanik ere, Agintariek ihes egin duela esan duten arren, bizirik aurkitzeko esperantza ahuldu ahala, Euskal Herriko kaleetan oihu bat adituko da gero eta ozenago:

“Non dago Mikel?”


ZINEMALDIAK ETA SARIAK

  • 68º Donostiako Zinemaldia.
  • Irizar Saria – Epaimahaiaren aipamena
  • Lauaxeta Saria – Euskal Zinemarik Onena

 

AMAIA MERINO

1995az geroztik, muntatzaile zinematografiko gisa lan egiten du profesionalki, eta 25 dokumental eta fikziozko film luze baino gehiago editatu ditu: El Plan Nuestro, Blak Mama, Chuquiragua, Resonancia, Fantasía, Panóptico Ciego, La Mala Noche, Hezurren Memoria, etab.

Asier ETA Biok dokumental luzearen zuzendarikide, gidoigile, koproduktore eta muntatzailea da, Ekuadorreko koprodukzio hispaniarra, 2013ko Donostiako Zinemaldiko Irizar Sariaren irabazlea, nazioarteko beste sari batzuen artean, eta Espainiako, Frantziako eta Ekuadorko zinema-aretoetan komertzialki estreinatua.

MIGUEL ANGEL LLAMAS

Hainbat komunikabidetan lan egin du bere sorkuntzan parte hartuz. Gaur egun, Ahotsa.info-n lan egiten du, eta bertan hainbat erreportaje eta dokumentu-proiektu egin dituzte. Non dago Mikel? (2020) da bere lehen egile lana.