
ZUZENDARIA: Marina Lameiro
EKOIZPENA: Pablo Iraburu, Igor Otxoa
EKOIZLE ZUZENDARIA: Itziar Garcia Zubiri
MUSIKA: Berri Txarrak
EDIZIOA: Diana Toucedo
HERRIALDEA: Espainia
HIZKUNTZA: Euskera, gaztelera, ingelesa, japoniera, aleman
URTEA: 2021
GENEROA: Dokumentala
IRAUPENA: 97 m.
ESTREINALDIA: 2021ko Martxoaren 19an
DARDARA
25 urte taula gainean eman ondoren, eta taldearen unerik gorenean, Berri Txarrak-ek geldialdi mugagabea iragarri zuen, ibilbide oparo bati etena jarriz. Geratu aurretik, baina, azken bira bat egiteko nahia adierazi zuten, mundu osoko zaleak merezi bezala eskertu eta agurtzeko. Bidaia horretan Marina Lameiroren kamera izango zuten bidelagun, birak zaleengan sortutako dardara dokumental batean jasotzeko asmoz. Zinemagileak jarraitzaileon istorioekin irudi koral bat eraikiko du, etxetik hasi eta hainbat herrialdetako zaleen bizitzen txatalak tartekatuz: Mexiko, Japonia, Alemania, Estatu Batuak… denek ere pasio bera partekatuko dute: Berri Txarrak rock taldearen musika.
ZINEMALDIAK ETA SARIAK
- Punto de Vista Festibala. Sekzio Ofiziala. Inaugurazioa (2021)
MARINA LAMEIRO
Iruñean jaio zen 1986an, eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Madrilgo URJC Unibertsitatean. Dokumentu-sorkuntzan masterra egin zuen Bartzelonako Pompeu de Fabra Unibertsitatean, muntaketan espezializatu zen, unibertsitate berean graduondoko bat egin zuen. Geroago, New Yorkera joan zen eta UnionDocs espazioan egoitza bat egin zuen beste artista batzuekin. Bertan, gentrifikazioari buruzko 300 Nassau dokumental laburra zuzendu zuen.
Garazi Erburu eta Ione Atenearekin batera, Hiruki Filmak ekoiztetxea sortu zuten beren filmak ekoizteko eta beste emakume batzuei eurenak egiten laguntzeko.
Young & Beautiful (2018) bere lehen film luzea da, bere belaunaldiko hainbat gazteren erretratua. 2019an Dardara grabatu zuen, Berri Txarrak taldeari eta bere jarraitzaileei buruzko dokumentala.