ZUZENDARIAK: Oskar Alegria, Özcan Alper, Asier Altuna, Mireia Gabilondo, Eugène Green, Itziar Leemans, Josu Martinez, Fermin Muguruza, Ane Muñoz, Maider Oleaga, Carlos Quintela, Maialen Sarasua

EKOIZLEA: Adabaki Ekoizpenak

HERRIALDEA:Espainia

HIZKUNTZA: Euskara

URTEA: 2018

GENEROA: Drama

IRAUPENA: 96m

ESTREINALDIA: Urria, 2018

GURE OROITZAPENAK (Destierros)

Joseba Sarrionandiaren aurpegia poliedrikoa da; ez literatura-adierazpideko molde guztiak ukitu dituelako soilik, baita bere iruditeria, ezin konta ahala munduz osatua, sortzeko gai izan delako. Beraz, literaturaren munduan agertzen diren elementuetako asko agertuko dira hemen, zalantzarik gabe: itsasoa, portua, haurtzaroa, trenak, deserrotzea, ihesa, nora eza, erbestea, gerra, suntsipena, amodioa, deriba, mina, fantasia, misterioa, iniziazioa, tortura…


ZINEMALDIAK ETA SARIAK

  • SSIFF – Zinemira Saila (2018)
  • Festival de Cine Latino de Trieste (2019)
  • Festival Internacional de Cine de La Habana (2019)