ZUZENDARIA: Izaskun Arandia
EKOIZPENA: Izaskun Arandia (IZAR Films), Peter Stephens (Alt Content)
AKTOREAK: Vicky Lee, Lesley Walls, Andie Hawkiss, Kam Angel, Geri Love.
HERRIALDEA: Espainia
HIZKUNTZA: Ingelesa
URTEA: 2022
GENEROA: Dokumentala
IRAUPENA: 70m.
ESTREINALDI DATA: Martxoaren 31, 2023
MY WAY OUT
The Way Out trans klub mitikoa 30. urteurrena betetzen ari da. Dokumental honek Londresko trans eszena biziaren azken hiru hamarkadetara begiratzen du, elkarrizketen eta artxiboko irudi baliotsuen bidez, klub honek trans komunitatean izan duen eragin handia agerian jartzeko.
Zuzendariak, Vicky Lee sortzaileari eta eszenako ohiko beste kide batzuekin egindako elkarrizketen bidez, queer historiaren funtsezko atal bat berreraikitzen du, trans-esperientzien belaunaldi, kultura eta banakako aniztasunaren ikuspegi panoramikoa eskaintzen duen bitartean. Borroketan, beldurretan eta minetan murgiltzen gaitu dokumentalak, baina baita esperientzia berezi hauen ezaugarri diren garaipen, poz eta ospakizunetan ere.
ZINEMALDIAK ETA SARIAK
- 70º Festival Internacional de Cine de San Sebastián 2022 – World Premiere.
- D’A Film Festival Barcelona.
- Las Palmas Film Festival.
- 37ª Muestra Internacional de Cine y Mujeres. Pamplona 2023.
- Zinegoak. Bilbao International LGTBIQ+ Film and Performing Arts Festival 2023.
- 26ª Muestra iInternacional de Cine Realizado por Mujeres. Zaragoza 2023.
- Ciclo de Mujeres Cineastas. Murcia 2023.
- Semana del Cine Documental Vasco. Gasteiz 2023.
- Doha Independent Film Festival 2023 – Best Documentary Feature Film Award.
- 12th Queer-Sreifen Film Festival. Alemania 2023.
- Busan Indie Film Festival. Corea del Sur 2023 – Best Documentary Feature Film Award.
- Muestra Internacional de Cine en Ensenada. México 2023.
- Milton Keynes Film Festival 2022 – Winner Best Director Award.
- Edinburgh Spanish Film Festival 2022.
- Omovies Film Festival. Italia 2022.
- Lulea Film Festival. Suecia 2022.
- Free The Kitsch Athens Film Festival. Grecia 2022.
Cinespain -en arabera, My Way Out filma Espainiako 2023 zinemako LGTBI+ gaiko 20 filmen artean dago.
IZASKUN ARANDIA
Erresuma Batuko ikus-entzunezko enpresentzat lan egin zuen, hala nola TwoFour, Discovery Channel edo BAFTA enpresentzat, 2010ean Izar Films sortu aurretik. Hainbat film labur eta luze ekoitzi ditu, tartean Maider Oleagaren Muga Deitzen Da Pausoa edo Non dago Mikel?, Amaia Merino eta Miguel Ángel Llamas-ekin. Ni Naiz Naizena (I Am Who I Am) webseriea ere idatzi eta zuzendu du. My Way Out bere debuta da 2023an estreinatu zen film luzeen zuzendaritzan. Hainbat sari irabazi zituen, eta 2023ko Espainiako zinemako LGTBI+ gaiko 20 filmen topearen parte izan zen.