
ZUZENDARIAK: Imanol Zinkunegl, Joseba Ponce
EKOIZLEAK: Lotura Films, Jarraituz Filmak AIE
PERTSONAIAK: Manu, Krokanti, Aldika, Osoki, Perfumetti anaiak, Salegi, Presidente, Kirki, Estela, Aisha.
HERRIALDEA: Espainia
HIZKUNTZA: Euskera
URTEA: 2022
GÉNEROA: Animazioa
IRAUPENA: 70m
ESTREIANLDIA: 2022ko apirilaren 8a
ORKESTRA LURTARRA
Bizitzan ezer ez da erraza ezta bat-batekoa, baina aldi berean asko dauka ospatzeko.
Hori oso ondo ikasi dute Orkestra Lurtarra arrakastara… edo ez… eramango duten
musikariek. Baita ere, Lotura Films-ekoek: hain zuzen ere, 2014an izen bereko liburuan
oinarrituta film hau egitea erabaki zuten. Luze jo du, baina merezi izan dute bideak eta
lanak
Filma Euskadi Saria irabazi zuen Harkaitz Canoren ‘Orkestra Lurtarra’ liburuan
oinarrituta dago, baina bestelako tratamendua egin diote musikalki eta baita istorioan
ere, garaikideago eta ganberroago bihurtuta. Imanol Zinkunegik eta Joseba Poncek zuzendu dute filma eta azken honek izdatzi du musika guztia; Harkaitz Canok berak eta Eneko Olasagastik josi dute gidoia. Eta emaitza da, seguruenik, Lotura Films-ek orain arte egin duen lanik ‘txoro’ eta dibertigarriena, bai
txiki zein helduentzat aproposa dena.
Filmeko pertsonaiek eta hauek arrakasta horren bilaketan biziko dituzten hartu-
emanek gizartea ezinhobeto erretratatzen dute: Manu ameslaria eta pixkat tuntuna;
Salegi bizizale eta harroa; Perfumetti anai erromantikoak; Aldika orojakilea; Osoki
bihurri eta egoskorra, Presidentea izeneko ahuntza…
IMANOL ZINKUNEGI
Zuzendari eta animatzaile ezaguna, Orkestra Lurtarra (2022), Lur eta Amets eta PAYAS.O.S filmengatik.
JOSEBA PONCE
Orkestra Lurtarra (2022), Lur eta Amets (2020) eta Lur eta Amets, hau abentura bat da! (2020) gatik ezaguna da.